Rafael Marquez
Rafael Marquez Zamoran jaio zen (Mexiko), 1979ko Otsailaren 13an. 1,82 m neurtzen du eta 74 kg pisatzen ditu. Marquez Bartzelonara joan zen lehen jokalari Mexikarra izan zen, 2003/2004. denboraldian hain zuzen, defentsako jokalari onenetakoa izateko eta bete du.
Atlas de Guadalajara izan zen bere lehen taldea eta 17 urte bakarrik zituela. 20 urterekin AS Monakok fitxatu zuen eta azkar asko moldatu zen, hauekin liga irabaziz. Ondoren Bartzelonara joan zen eta ia partidu guztiak jokatu zituen lehen minututik, bertan zegoela Champions Leaguerako txartela lortu zuten. 2004/05. denboraldian, Bartzelonak zituen lesioak zirela eta erdilari postuan jolasten hasi zen, baita ongi jolastu ere, hori gutxi balitz, Bartzelonarekin ligako titulua lortu zuen. Bere selekzioko (Mexiko) kapitaina da, 1999an Copa Confederaciones irabazi zuen eta Copa de oro, ere bai. Copa Amerikan ere parte hartu zuen eta 2002ko mundialean.
