VICTOR VALDES

2006-04-25

Victor Valdes Hospitalet de llobregat-en jaio zen (Espainia), 1982ko Urtarrilaren 14ean. Valdes Bartzelona taldean 1992an sartu zen Peña Bartzelonistatik teorian. Urte horretan bertan Tenerifera joan zen arazo familiarrengatik eta 3 urte beranduago berriro itzuli zen. 2002/03. denboraldian debut egin zuen Bartzelonarekin, baina ez zuen jarraipen handia izan, izan ere, Roberto Bonano izan zen titular ia partidu guztietan. 2003/04. denboraldia izan zen bere denboraldia, titular izaten hasi zen. Berak egiten zituen geldialdi guztiak, Bartzelona bigarren izatera eraman zuen.

Bere gaztetasuna izan arren, aterako nagusi bilakatu da. 2004/05. denboraldian Bartzelonarekin liga irabazi zuen. Hori gutxi balitz denboraldi horretan Zamora garaikurra irabazi zuen ligako gol gutxien jaso zuen atezaina izanez.

Rafael Marquez

2006-04-21

Rafael Marquez Zamoran jaio zen (Mexiko), 1979ko Otsailaren 13an. 1,82 m neurtzen du eta 74 kg pisatzen ditu. Marquez Bartzelonara joan zen lehen jokalari Mexikarra izan zen, 2003/2004. denboraldian hain zuzen, defentsako jokalari onenetakoa izateko eta bete du.

Atlas de Guadalajara izan zen bere lehen taldea eta 17 urte bakarrik zituela. 20 urterekin AS Monakok fitxatu zuen eta azkar asko moldatu zen, hauekin liga irabaziz. Ondoren Bartzelonara joan zen eta ia partidu guztiak jokatu zituen lehen minututik, bertan zegoela Champions Leaguerako txartela lortu zuten. 2004/05. denboraldian, Bartzelonak zituen lesioak zirela eta erdilari postuan jolasten hasi zen, baita ongi jolastu ere, hori gutxi balitz, Bartzelonarekin ligako titulua lortu zuen. Bere selekzioko (Mexiko) kapitaina da, 1999an Copa Confederaciones irabazi zuen eta Copa de oro, ere bai. Copa Amerikan ere parte hartu zuen eta 2002ko mundialean.

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here